Zer da AEDONA?

AEDONA, Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko 12 kirol- eta aisialdi-entitatez osatuta dago. AEDONA 2006an sortu zen, klub horiek elkarlanean xede hauek lortu nahi zituztelako:

  • Era guztietako jarduerak sustatzea (kirolekoak, kulturalak, sozialak, olgetakoak eta aisiakoak) gizarte osoarentzat, bereziki AEDONAko bazkideentzat.
  • Konferentziak, solasaldiak eta ikastaroak antolatzea, baita haiekin lotutako edozein motatako jarduerak edo programak ere, zabalpenekoak eta prestakuntzakoak, teknikari, profesional, laguntzaile, zuzendari, bazkide edo publiko orokorrarentzat betiere.
  • Entitateen beraien arteko eta haien kideen arteko harremanak sustatzea, baita entitateen kide direnek kultura, kirol eta aisiarekin lotuta eskaintzen dituzten jarduera guztiak ere.
  • Elkarrekin lan egitea eta elkarri laguntzea kide diren entitateen helburuak lortzeko, AEDONA kluben arteko aldeak eta bakoitzaren barne-antolakuntza errespetatuz.
  • Kide diren entitateen zerbitzu eta ondasun komunen eskuratzea eta erosketa koordinatzea.
  • Administrazio publikoen ordezkariekin izan beharreko harremanak koordinatzea AEDONAra atxikitako kirol- eta aisialdi-entitate guztien eskubide eta interes komunak defendatzeko.

AEDONAk Nafarroan aurkitzen dugun gizarte anitzaren isla izan nahi du, nola eta behar komunak asetzeko moduko topagune bat bilatuz.

Nafarroako kirol- eta aisialdi-entitate pribatuek komunitatea hainbat arlotan (sozialean, sanitarioan, kirolekoan eta kulturalean) garatzen laguntzen duen egitura bat osatzen dute, eta, horrez gain, fenomeno berezi bilakatu dira, errotu-errotua herritarren artean, beste hiriburu edo hiri garrantzitsu batzuetan ematen ez dena, alegia.

AEDONA Nafarroan

AEDONAk 15 urte baino gehiago daramatza kirolaren, kulturaren eta bizi-ohitura osasungarrien alde lan egiten Nafarroan. 2021ean, elkartearen azterketa sozioekonomikoaren emaitzak aurkeztu genituen.

Emaitza AEDONAren eta haren kluben eguneroko lanaren irismenaren eta bazkideengan, eta gizartean ere, sortzen duen balio erantsiaren irudi ekonomiko eta sozial osoagoa izan zen; izan ere, balio hori ez litzateke gertatuko ekarpen hori gabe.

AEDONA Nafarroan

AEDONAk 15 urte daramatza kirolaren, kulturaren eta bizi-ohitura osasungarrien alde lan egiten Nafarroan. 2021ean, elkartearen azterketa sozioekonomikoaren emaitzak aurkeztu genituen.

Emaitza AEDONAren eta haren kluben eguneroko lanaren irismenaren eta bazkideengan, eta gizartean ere, sortzen duen balio erantsiaren irudi ekonomiko eta sozial osoagoa da; izan ere, balio hori ez litzateke gertatuko ekarpen hori gabe.

Azterketari buruz gehiago jakitea

AEDONAren hiru zutabeak

Kirola

AEDONA eta kirola, sinonimoak Nafarroan. Aisia-eskaintza baino gehiago, elkartea eta haren kide diren klubak bazkideekin eta Nafarroako gizartearekin lotzen dituen oinarria da kirola.

Osasuna

AEDONAren jardunak bazkideen eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea du helburu. Gure klubetako bazkideen osasuna eta ongizate fisiko eta mentala hobetzea dugu helburu.

Balioak

rabazi-asmorik gabeko hainbat erakundek egiten duten lan garrantzitsuaren bozgorailu eta hedapen-leku izatea gizartearentzat da AEDONAren eta haren kide diren kluben indarguneetako bat.

Organigrama

Organigrama

Lehendakaria


Jorge Casado Sorozabal

I. Oberena

Lehendakariordea


Mercedes López Pérez de Urabayen

S.C.D.R. Anaitasuna

Idazkaria


Cristina Santamaría Marturet

U.D.C. Rochapea KKE

Diruzaina


Ramón Martín Carrero

A.D. San Juan

Gerentzia


Adriana Redín Notivoli