AEDONA eta gure elkarteko klubek SOS Ukrania Klusterrarekin bat egiten dugu, Ukranian bizitzen ari den gatazka belikoaren ondorioz kaltetuak diren pertsonei laguntzeko. Ukraniako Alas Elkarteak eta Berehynia elkarteak bultzatu dute ekimena, Iruñeko Udalaren eta hainbat erakunde ofizialen laguntzarekin.

Nafarroako gizarteak egindako dohaintzak, materialak zein ekonomikoak, kanal bakar batean bideratzea da helburua; herrialdean eta inguruetan harremanetarako ireki den bide baten bidez.

Horretarako, Nafarroa osoan zehar 52 bilketa-gune prestatu dira (Guardia Zibilaren Kuartelak, Hiper Eroski, DYA Navarra, Iruñeko Udal Merkatuak eta Nafarroako Polizia Nazionala) eta baita dohaintza ekonomikoak egiteko bide bat ere, etengabeko babesa izateko helburuarekin.

Une gogor hauetan, laguntza guztia gutxi dela badakigu. Hori dela eta, AEDONAtik gure bazkideak eta Nafarroako herritar guztiak elkarrekin lan egitera animatu nahi ditugu, Ukraniako persona guztiei laguntzeko. 🙏🏼

Informazio gehiago www.aedona.es edo www.clustersosucrania.es webgunean.