AEDONAko klubek bat egin dute Nafarroako Gobernuaren ura aurrezteko kanpainarekin

AEDONAk eta bere klubek, LIFE NAdapta proiektuaren Kirol Instalazioetako Ura Aurrezteko Kanpainan parte hartu dute. Azaroaren 11n aurkeztu zen Larrabideko instalazioetan.

Proiektu honek, LIFE programaren eta Nafarroako Gobernuaren bultzada izan du, baita NASUVINSArena ere, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusirako garapen teknikoan.

Ekimen honek, tokiko entitate berrien atxikimendua sustatu nahi du, baita Nafarroako elkarte, enpresa eta kirol zentroena ere, egunerokotasunean ura aurrezteko praktikak inplementatzeko konpromisoa hartzera motibatuz.

Ekitaldian, Nafarroako Gobernuko ordezkariek parte hartu zuten, Foru Komunitateko Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunaren lurralde-koordinatzaile gisa; udal eta Kontzejuen Federazioa, kirolari nabarmenak eta Nafarroako Kirol eta Aisialdi Erakundeen Elkartea, Adriana Redín gerenteak ordezkatuta.

Elkarte hori osatzen duten erakundeetako beste ordezkari batzuk ere bertan izan ziren (Iruñeko San Juan, Larraina, Amaya, Natación Kluba, Tenis Kluba, Oberena, Anaitasuana, Etxabakoiz, Arrotxapea, Txantrea, Tuterako Arenas eta Zuastiko Señorío), Jorge Aguirre, INDAFeko zuzendaria; Begoña Pérez Eransus, UPNAko Kultura eta Dibulgazioko errektoreordea; Juan Jesús Echaide, FNMC-eko ordezkaria eta Fernando Señas, Nafarroako Gobernuko Klima Aldaketaren Bulegoko zuzendaria.

AEDONAko klubek, proiektu honekin bat egin dute instalazioetako dutxetan pegatinak jarriz, “4 minututan dutxatzeko gai zara?” kanpainako leloarekin. Erabiltzaileak kontzientziatzeko egin da, dutxen erabilera-denbora 4 minutura murrizteko, baliabide natural horren kontsumo optimoa lortzeko.

Ekintza hori osatzeko, AEDONAko eta klubetako komunikazio-kanaletan kanpainaren kartelak zabalduko dira, kirol-eremuan iraunkortasun-kultura sustatzeko.

“Guretzat, AEDONAn, ura aurrezteko kanpaina honekin bat egitea ingurumen-premia larri bati erantzuteaz gain, ongizatearekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa ere bada gure eguneroko jardunetan. Gure kirol-instalazioetan ura erabiltzeko ohitura aldatzea sustatu nahi dugu eta erabiltzaile bakoitza, keinu txiki horiek hain funtsezkoa den baliabide baten kontserbazioan duten garrantziaz jabetzea nahi dugu”, nabarmendu du Redínek.”

“4 minututan dutxatzeko ekimena, egunero jasangarritasunari ekarpena egiteko modu erraz eta zuzena da. Gure bazkideak eta herritar guztiak, erronka horrekin bat egitera gonbidatzen ditugu, bai klubetan, bai haien etxeetan, guztion artean uraren erabilera arduratsua sustatzeko ahalegin bateratua egin dezagun. Ziur gaude elkarrekin komunitateari mesede egingo dion eragin positiboa sor dezakegula “, adierazi zuen AEDONAko gerenteak.

 

Ura aurrezteari buruz kontzientziatzea

Aierdi kontseilariak, kirolariekin eta kirol erakundeetako ordezkariekin batera aurkeztu zuen ekimena. Lehorteak gero eta ugariagoak diren larrialdi klimatikoaren testuinguruan, dutxa bakoitzaren iraupena 4 minutura mugatzeak –gaur egun, batez bestekoa 10 minutukoa dela kalkulatzen da– ekarriko lituzkeen ingurumen-onurak azaldu zituen.

“Lehorteen maiztasuna eta ur-eskasia mende honetako ingurumen-erronka nagusietako bat izaten ari da, eta garrantzitsua eta premiazkoa da erronka horiek Foru Gobernuaren estrategia klimatikoetatik abiatzea, baina baita tokiko ekintza txikietatik ere, gizartearen sentsibilizaziotik eta mobilizaziotik eta kirolaren esparrutik ere”, adierazi zuen Ingurumen kontseilariak.

Zentzu horretan, Aierdik “hemendik aurrera, ura erregulatzeko estrategiek hartuko duten garrantzia” azpimarratu zuen eta “erabilera arrazionaleko neurriak hartzeko” eskatu zuen, “bai ureztapen azpiegituretan edo industrietan, bai herritarrengandik hurbil dauden berehalako ekintzetan, hala nola, etxean edo kirol-instalazioetan erabiltzen dugun uretan”.

AEDONAtik, zure kirol-instalazioetan edo zure etxean “4 minututan dutxatzeko erronka” honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. #erronkadutxa4min