Verdeliss, Arantxa Meca, Jaione Guilabert eta Mulier FCN-k, ‘emakumezkoen AEDONA kirol sariak’ jasoko dituzte 8. Kirol eta Osasun Jardunaldian
Nafarroako Kirol eta Aisialdi Erakundeen Elkarteak (AEDONA), 8. Kirol eta Osasunari buruzko Jardunaldia ospatuko du azaroaren 19an, Nafarroa Arenan. Funtsesko hitzordua izango da Nafarroako kirol sektorearentzat. Kartel berezi batekin, jardunaldiak hainbat gai desberdinei buruzko eztabaidak eskainiko ditu, hala nola, osasun mentala kirolean, eliteko kiroletik enpresa-mundurako trantsizioa, oinarrizko kirolaren sustapena eta kirol-kluben kudeaketa iraunkorra.
Emakumezkoen AEDONA kirol sariak
Eguneko momentu garrantzitsuenetako bat Emakumezkoen AEDONA Kirol Sariak banatzea izango da, nafarroako kirolean eragina duten emakumeen dedikazioa eta lorpenak ospatzen dituzten sariak. Aurten, Estefanía Unzu “Verdeliss”, Mulier FCN, Arantxa Meca – Meritu Zibilaren Ordenarekin saritu berria – eta Jaione Guilabert dira sarituak. Sari hauekin, AEDONAk kirol arloan emakumeen bikaintasuna aitortzeko konpromisoa berresten du.
Aditu eta kirolariek kirolaren erronkak aztertuko dituzte AEDONAren 8. Kirol eta Osasunari buruzko Jardunaldian
Jon Echaidek, Joseba Alzuetak eta Eduardo Prietok, “Los Fulanos” podcast ezaguneko kideek, kirolean osasun mentalari buruzko hitzaldi bat emango dute, modu erraz eta atseginean, ongizate mentalak kirolarien errendimenduan eta bizitza pertsonalean nola eragiten duen aztertzeko.
“Eliteko kiroletik enpresa-mundura” hitzaldian, Enrique Martinek, Yolanda Solerrek eta Mikel Idoatek parte hartuko dute, eta goi-mailako lehiaketako esperientziak enpresa-esparrura nola eraman dituzten azalduko dute.
Ondoren, Jesús Carballok, Espainiako Gimnastika Federazioko presidenteak, Sandra Muñozek, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) zuzendariordeak, eta Javier de la Fuentek, NICDOko proiektu estrategikoen zuzendariak, oinarrizko kirolaren sustapenak osasuna eta gizarteratzea sustatzeaz gain, talentu gazteak kirol-elitera nola eraman ditzakeen aztertuko dute.
Azkenik, kirol-kluben kudeaketari eskainitako blokean, Pablo Navallas (CD Amayako gerentea), Leticia Acaz (SCDR Anaitasunako gerentea) eta Izaskun Arricaberri (Iruñeko Tenis Klubeko gerentea) egongo dira, eta kirol-erakundeen zuzendaritzako erronkei eta ikaskuntzei buruzko ikuspegi praktikoa eskainiko dute.
Programa, babesleak eta laguntzaileak
Jardunladia 9:00etan hasiko da eta 14:00etan amaituko da. 11:00etan kafea hartzeko etenaldia egongo da, Panadero de Eugui eta Zitromac-en laguntzarekin, hizlari, saridun eta bertaratuen artean networking-a sustatzeko.
Ekitaldi honek Miguel Indurain Fundazioaren, Leydet SLren eta EDPren babesa dauka, baita Nicdo eta Los Fulanos podcasteko taldearen laguntza ere.
Jardunaldiei buruzko informazio gehiago: https://www.aedona.es/jornadas/8-jornada-de-deporte-y-salud-2024/
Egitarau osoa hemen