AEDONAko Kirola eta Osasunari buruzko 6. jardunaldia
AEDONA, Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea, Kirola eta Osasunari buruzko jardunaldi berri bat antolatu du datorren azaroaren 10ean, Iruñeko Planetarioan.
Ekitaldiak kirolaren eta osasunaren sektoreko profesionalek emandako lau hitzaldi proposatzen ditu. Aurten, Nafarroako kirolaren oraina eta etorkizuna Kirol eta Osasunari buruzko 6. Jardunaldiaren erdigunean egongo da, eta jardunaldiari amaiera emateko, 2022ko Emakumeentzako AEDONA Sariak banatuko ditugu.
AEDONAko Kirol eta Osasunari buruzko 6. jardunaldia
AEDONA, Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea, Kirola eta Osasunari buruzko jardunaldi berri bat antolatu du datorren azaroaren 10ean, Iruñeko Planetarioan.
Ekitaldiak kirolaren eta osasunaren sektoreko profesionalek emandako lau hitzaldi proposatzen ditu. Aurten, Nafarroako kirolaren oraina eta etorkizuna Kirol eta Osasunari buruzko 6. Jardunaldiaren erdigunean egongo da, eta jardunaldiari amaiera emateko, 2022ko Emakumeentzako AEDONA Sariak banatuko ditugu.
Azaroak 10, osteguna
09:00
AEDONAko Kirol eta Osasunari buruzko jardunaldiaren irekiera
Hizlariak:
Juan Eseverri, AEDONAko lehendakariordea Miguel Ángel Pozueta, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea María Caballero, Iruñeko Udaleko zinegotzia

09:15
Emakumearen rola euskal pilotan
Maider Ardanaz (pilota jokalaria eta munduko txapelduna Argentinako gomazko paletan 30 metrotan) eta Andrea Lusarreta (Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren, emakumeen arloko arduraduna)
Gomazko 30 metroko paletako munduko txapeldunak, Maider Ardanazek, emakumeak pilota bezalako kirol batean jokatzen duen paperaz hitz egingo du. Gainera, Andrea Lusarretak, NEPFren emakumearen arloko arduradunak, Federakuntzak emakumeen pilota bultzatzeko eta kirol hau ikusarazteko egiten duen kudeaketa azalduko du.

10:15
Kirol kazetaritza atzotik gaur arte
Javier Saralegui (Onda Cero-ko kazetaria), Javier Gómez (Diario de Noticias-eko kazetaria) e Iratxe Zubieta (Capital Sport-eko arduraduna Navarra Capital-ean)
Foru Erkidegoko hainbat kirol kazetari biltzen ditugu kirol kazetaritzak azken urteetan izan duen bilakaerari buruz hitz egiteko, emakumeen kirola edo kirol egokitua bezalako gaietan zein paper jokatzen duen jakiteko, audientzia fidela mantentzeko trikimailuak edo kazetaritza modu berriak ezagutzeko, besteak beste.

11:30
Entrenamendu pertsonalaren eta prestakuntza fisikoaren bilakaera azken 15 urteetan
Ander Ortiz Erdocia, Akros Center-eko entrenatzailea
Ander Ortizek hasieratik gaur egun arte entrenamendu pertsonalaren eta prestakuntza fisikoaren bilakaeraz, nola aldatu den, zertan datzan eta publikoaren artean izan duen harreraz hitz egingo digu.

12:30
E-sportsen 'boom'-a
Rubén García (Osasunako jokalaria eta Guasones Team-eko zuzendaria) eta Antonio Gómez (Casablanca Stadium-eko zuzendari exekutiboa)
Zer dira e-sport-ak? Kirol elektronikoez hitzegiten ari gara, bideojokoen arloko berrikuntza batez, azken urteotan jarraitzaileen artean izan den hazkunderik handienetako bat nabaritu duena. Rubén García eta Antonio Gómezek e-sport-ak zertan datzan, kirol profesionalarekin duten lotura eta lehiaketa nazionaletan jokatzen duten papera azalduko digute.

13:30
2022ko AEDONA Emakumezkoen Sarien Banaketa
Banakako kirol saria Kirol babesaren saria Kirol sari teknikoa Talde kirol saria
13:30
2022ko AEDONA Emakumezkoen Sarien Banaketa
Banakako kirol saria, kirol babesaren saria, kirol sari teknikoa eta talde kirol saria
13:30
2022ko AEDONAko Emakumezkoen Sarien Banaketa
Banakako kirol saria
Maitane Melero
Distantzia luzeetako atleta
Kirol babesaren saria
Floristería Garralda
Txantreako Emakumezkoen A Aretoko Futbol Taldearen babeslea
Kirol sari teknikoa
María Garai
Iruñeko Tenis Klubeko Tenis Eskolako arduraduna eta Nafarroako Tenis Federazioko irakaskuntzako ordezkaria
Talde kirol saria
UCD Errotxapeako Emakumezkoen Patinen Hockeyko Taldea

AEDONA, 15 urte Nafarroaren alde lanean
AEDONA Nafarroako Kirol eta Aisialdi Erakundeen Elkarteak 70.000 bazkide ditu bere klub guztien artean, eta erreferente bihurtu da Nafarroako kirolean, herritarren osasunean eta ongizatean.
Lehentasunezko helburuen artean kirola sustatzea, bazkideen eta, oro har, herritarren osasuna hobetzea eta kirolaren berezko balioak sustatzea daude. 15 urte daramatza lan hori egiten.
AEDONAren Kirol eta Osasun Jardunaldiek helburu horiek bete nahi dituzte, ekitaldi erakargarri eta interesgarri bat eskainiz, ikasleen prestakuntza osatzeko eta jardunean dauden profesionalen etengabeko prestakuntza sustatzeko.