Amaya AEDONA

Bisitatu cdamaya.com

Belosobeiti kalea z.g., 31006, Iruña
Tel.: 948 246 594 E-posta: administracion@cdamaya.com

Sortu zenetik, 1965ean, Ciudad Deportiva Amaya eraldatu egin da, kirolaren, osasunaren, kulturaren eta entretenimenduaren erreferente bihurtzeraino Nafarroako gizartean.

Bere historian zehar, garaietara egokituz joan da, instalazio, jarduera eta zerbitzu ugari jarri baitu bazkideen eskura haien beharrak asetzeko asmoz.

Kirola, haren balioak eta bizimodu osasungarriak sustatzen ditu, 14 kirol-atalen bidez: igeriketa, tenisa, emakumezkoen gimnastika artistikoa, patinajea, futbola, beisbola, padela, squasha, taekwondoa, zikloturismoa, pilota, mendia, botxak, “Amaya Kantuz” abesbatza; horrez gain, 25 jarduera zuzendu eskaintzen ditu.

Gizartearekin konprometituta dago, eta kultura zabaltzen du jarduera-programa oso baten bidez. Ingurumenarekin sentsibilizatutako kluba da, eta garapen eta mugikortasun iraunkorreko programak egiten ditu. Produktuen eta zerbitzuen berrikuntzaren eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du.
103.000 m2 ditu, eta, ur-instalazioak ez ezik (haurrentzako igerileku ludikoa, olatuak+burbuilak, olinpikoa eta 25 m-ko estalkia), bestelako instalazioak ere baditu: 7 padel-pista, 6 tenis-pista, 3 pilotaleku, 2 squash-pista, patiodromoa, belar artifizialeko futbol-zelaia, beisbola eta botxak. Era berean, muskulazio-gimnasio zabala du, eta jarduera zuzenduak egiteko 6 areto ere; zerbitzu ugariak ere baditu: ostalaritza, ludoteka, liburutegia, ile-apaindegia, masajea, fisioterapia, nutrizioa, entrenamendu pertsonala eta baratze didaktikoa.

Aparkatzeko 1.000 plaza baino gehiago ditu, aire zabalean bazkaltzeko 2.000 toki (kanpoko 2 askaldegiak, askaldegi-txokoa eta udako terraza), erretegia (49 su), solariuma, minigolfa, petanka, eskalada-murrua, haur-parkea eta tirolina. Ondoko hauek guztiak ahaztu gabe: 37.000 m2 berdegune, zuhaitz eta itzalkin ugari, eta bizikletak aparkatzeko 5 gune.

Aisialdiko eta kulturako agenda zabala antolatzen da urte osoan zehar: Haurrentzako tailerrak, kanpaleku didaktikoak, aisialdiko monitoreak, antzerkia, pintura, musika eta ikuskizunak familia osoarentzat.

Sorrera-urtea: 1965
Bazkide-kopurua: 9.036
Gutxi gorabeherako azalera: 103.000 m2

Instalazioak

  • 2 igerileku estali
  • Eskalada-murrua
  • 2 kanpo-igerileku
  • 2 tenis-pista estali eta 4 estali gabe
  • Erabilera anitzeko aretoa
  • Belar naturaleko futbol-zelaia eta lurreko futbol-zelaia
  • Patinodromoa
  • 2 petanka-pista eta 2 botxa-pista
  • Kirol anitzeko 2 pista
  • 3 pilotaleku
  • Spinning-aretoa
  • 6 padel-pista
  • Gimnasioa
  • Beisbol-zelaia

Bestelako instalazioak

Ostatu-jatetxea, berdeguneak, erretegiak.

Kirol federatuak

Saskibaloia, Beisbola, Futbola, Areto Futbola, Kirol Gimnastika, Mendia, Igeriketa, Padela, Patinajea, Squasha, Taekwondoa, Tenisa.

Instalazioak

  • 2 igerileku estali
  • Eskalada-murrua
  • 2 kanpo-igerileku
  • 2 tenis-pista estali eta 4 estali gabe
  • Erabilera anitzeko aretoa
  • Belar naturaleko futbol-zelaia eta lurreko futbol-zelaia
  • Patinodromoa
  • 2 petanka-pista eta 2 botxa-pista
  • Kirol anitzeko 2 pista
  • 3 pilotaleku
  • Spinning-aretoa
  • 6 padel-pista
  • Gimnasioa
  • Beisbol-zelaia

Bestelako instalazioak

Ostatu-jatetxea, berdeguneak, erretegiak.

Kirol federatuak

Saskibaloia, Beisbola, Futbola, Areto Futbola, Kirol Gimnastika, Mendia, Igeriketa, Padela, Patinajea, Squasha, Taekwondoa, Tenisa.