Bisitatu larraina.es

Erreginaren aldapa kalea 2, 31011 Iruña
Tel.: 948 250 148 E-posta: info@larraina.es

Campo de Deportes Larraina Taconerako lorategietako gune pribilegiatu batean dago, harresien inguruan eta hiriko alde zaharretik gertu.

Gune familiarra izatea du ezaugarri nagusi, senideekin eta lagunekin une atseginak partekatzeko aukera ematen duena, edo, nahiago izanez gero, liburu bat irakurtzeko, gure lorategia apaintzen duten magnolia zoragarrietako baten azpian.
Historikoki, CD Larraina estuki lotuta egon da waterpoloarekin eta pilotarekin. Eta, gaur egun, gure kirol-sustraiei eusten jarraitzen dugu, horixe baita klubaren oinarrietako bat. Bestetik, aipagarria da esgrima ezarri berri izana, eta, gure ustez, arrakastatsua izango da etorkizunean.

Gure helburua da C.D. Larraina klubak aisialdirako eta kirolerako leku erakargarria izaten jarraitzea. Izan ere, elkarte pribilegiatu da, kokapenari dagokionez, familiarra, dimentsioan, tratu atseginekoa eta apustu sendoa egin duena adin guztietakoentzako kirol- eta aisia-jardueraren alde.

Mendeurrena betetzear dagoela, Larraina klubak ez du bere historia ahaztu, baina, batez ere, etorkizunari begira dago. Eta, jakina, gurekin bizitzera gonbidatzen zaitu.

Sorrera-urtea: 1933
Bazkide-kopurua: 1.187
Gutxi gorabeherako azalera: 6.455 m2

Instalazioak

  • Kanpo-igerilekua
  • Igerileku estalia
  • Muskulazio-aretoa
  • Pilotaleku txikia
  • Erabilera anitzeko 2 areto (bat, tatamiarekin)
  • Spa-zona (2 sauna lehor, 2 sauna heze eta jacuzzia)
  • 3 pilotaleku (handia, ertaina eta txikia)
  • Padel-pista
  • Kirol anitzeko pista, kanpokoa
  • Squash-pista