Bisitatu oberena.org
Sebastián de Albero kalea 1, 31006, Iruña
Tel.: 948 235 075 E-posta: administracion@oberena.net
Oberena 1940an sortu zen, eta 6.000 bazkide baino gehiago eta 35.000 metro karratuko instalazioak ditu. Ondokoak dituzte bazkideek eskura: erretegiak, balnearioa, futbol-zelaia, trinketa, pilotalekuak, padel-, squash- eta tenis-pistak, kanpoko igerilekuak eta igerileku estalkia, terrazak eta solariuma, taberna / jatetxea, liburutegia, berdeguneak, gimnasioa, kiroldegiak, etab.
Gure instalazioetara lehen aldiz etortzen direnek zera galdetu ohi dute: nola liteke hainbeste jarduera egitea, ez udan bakarrik, urte osoan ere? Eta erantzuna hauxe da: Oberena familia handia da, 15 kirol- eta kultura-eskola ardatz dituena, bizitza sozial handia ematen dutenak ondokoen eskola, lehiaketa eta erakustaldien eskutik: xakea, futbola, tenisa, mahai-tenisa, taekwondoa, triatloia, padela, areto-futbola, igeriketa, hockeya, pilota eta squasha, kirolaren arloan.
Eta beste hiru atal ere baditu (dantzak, abesbatza eta peña), oso finkatuak eta ibilbide luzekoak gure hiriko bizitza kulturalean. Klubak, gainera, urte osoan zehar antolatzen ditu jarduerak bere bazkideentzat: gimnastika, indoor-zikloa, trx-a, pilatesa, zumba, aquagyma, kanpamentuak… Oberena, hoberena izaten jarraitu nahi dugu denon artean.
Sorrera-urtea: 1940
Bazkide-kopurua: 6.033
Gutxi gorabeherako azalera: 35.000 m2
Instalazioak
- 3 kanpo-igerileku
- Futbol-zelaia
- Igerileku estalia
- Kirol-pabiloia
- Spa-balnearioa 2 sauna
- Kirol anitzeko pista
- Erabilera anitzeko 4 areto
- 3 tenis-pista (2 estalita)
- Fitness-aretoa
- 2 padel-pista estali
- Trinketa
- 2 pilotaleku estali
- Squasha
Bestelako instalazioak
Lokal soziala, berdegunea
Kirol federatuak
Xakea, Saskibaloia, Eskubaloia, Futbola, Patin-hockeya, Mendia, Igeriketa, Padela, Pilota, Squasha, Taekwondoa, Tenisa, Mahai-tenisa
Instalazioak
- 3 kanpo-igerileku
- Futbol-zelaia
- Igerileku estalia
- Kirol-pabiloia
- Spa-balnearioa 2 sauna
- Kirol anitzeko pista
- Erabilera anitzeko 4 areto
- 3 tenis-pista (2 estalita)
- Fitness-aretoa
- 2 padel-pista estali
- Trinketa
- 2 pilotaleku estali
- Squasha
Bestelako instalazioak
Lokal soziala, berdegunea
Kirol federatuak
Xakea, Saskibaloia, Eskubaloia, Futbola, Patin-hockeya, Mendia, Igeriketa, Padela, Pilota, Squasha, Taekwondoa, Tenisa, Mahai-tenisa