Imarkoain k. z.g, 31015 Iruña
Tel.: 948 124 500

1952an sortu zen UDC Txantrea, hots, izen bereko auzoa jaio eta bi urtera. Auzotarrek sortu zuten, gehienak Nafarroako landa-guneetatik etorriak eta Espainiako Gerra Zibileko beteranoak, Iruñean gertatzen ari zen suspertze industrialak lanera erakarrita.

Elkarteak 3850 bazkide ditu gaur egun, eta horiek egunetik egunera gozatzen dute kirolaz eta aisialdiaz 33.000 metro karratu baino gehiagotan.

UDC Txantrea klubak hainbat atal ditu, eta Europako txapeldun batzuk atera dira horietatik, modalitate hauetan: futbola, patinajea, eskubaloia, gimnastika erritmikoa, taekwondoa eta igeriketa.

Unión Deportiva Cultural Chantrea izenarekin sortu zen, baina, gaur egun, UDC TXANTREA KKE izena du, egokitzapen elebiduna egin baitzen 2009/10 denboraldia amaitu ondoren.

Ekitaldi sozialak
Erantzukizun sozialaren esparruan, klubak lankidetza ugari egiten ditu eta garapen sozialeko ekimenak sustatzen eta horietan parte hartzen du.

Atalak eta jarduerak
Ondoko diziplinetako atalak ditu klubak: igeriketa, taekwondoa, gimnastika erritmikoa, patinajea, pilota, kick boxinga, eskubaloia eta futbola. Ikasketa eta diziplina dira atal guztien premisak.

UDC Txantrea KKE elkarteak bazkide guztientzako jarduera ugari eskaintzen ditu. Gainera, batez ere adinez nagusiko bazkideentzako kirol-jarduerak egiten dira.

Makina bat ekitaldi sozial antolatzen dira bazkideen aisialdi aktiboa sustatzeko. Azpimarragarrienak bazkidearen eguna, haurraren eguna edo udako larunbatetako ekitaldiak dira, hala nola dantzaldiak eta lehiaketak.

Gaur egun, UDC Txantrea KKE elkarteak 3.820 bazkide ditu, gehienak auzokoak.

Sorrera-urtea: 1952
Bazkide-kopurua: 3.820
Gutxi gorabeherako azalera: 33.000 m2

Instalazioak

  • Futbol-zelaia
  • Kirol-igerilekua
  • Jolas-igerilekua
  • Plisti-plastako igerilekua
  • Tenis-pista
  • Padela
  • Patinaje-pista
  • Erabilera anitzeko pistak
  • Pilotalekua
  • Botxak
  • Bulegoak
  • Erabilera anitzeko aretoa
  • Igerileku estalia
  • Hidromasaje-ontzia
  • Sala squash
  • Spinning-aretoa
  • Gimnasioa

Bestelako instalazioak

Erretegiak, haur-parkea, ostatu-jatetxea

Kirol federatuak

Futbola, patinajea, taekwondoa, gimnastika erritmikoa, eskubaloia, igeriketa-taldea eta pilota.

Instalazioak

  • Futbol-zelaia
  • Kirol-igerilekua
  • Jolas-igerilekua
  • Plisti-plastako igerilekua
  • Tenis-pista
  • Padela
  • Patinaje-pista
  • Erabilera anitzeko pistak
  • Pilotalekua
  • Botxak
  • Bulegoak
  • Erabilera anitzeko aretoa
  • Igerileku estalia
  • Hidromasaje-ontzia
  • Sala squash
  • Spinning-aretoa
  • Gimnasioa

Bestelako instalazioak

Erretegiak, haur-parkea, ostatu-jatetxea

Kirol federatuak

Futbola, patinajea, taekwondoa, gimnastika erritmikoa, eskubaloia, igeriketa-taldea eta pilota.