Nafarroako Kirol eta Aisialdi Entitateen Elkartea (AEDONA) seigarren urtez ospatuko du Kirol eta Osasun Jardunaldia, kirolariak eta kirolaren profesionalak biltzen dituen ekitaldia. Aurten, ekitaldiaren helburua Nafarroako kirolaren oraina eta etorkizuna nabarmentzea da.

Ostegunean, azaroak 10, Iruñeko Planetarioan ospatuko den jardunaldi berri honetan, kirol munduko adituek Nafarroako kirolaren egungo egoera eta datozen urteetarako markatzen ari den norabidea aztertuko dute, euren esperientzia profesionaletatik.

Hitzaldien goiza, Maider Ardanaz (pilota jokalaria eta munduko txapelduna Argentinako gomazko paletan) eta Andrea Lusarretarekin (Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzaren emakumeen arloko arduraduna) hasiko da. Emakumeak pilotan duen paperaz hitz egingo dute, tradizioz gizonezkoen generoari begira egon den kirolaz. Ondoren, Javier Saralegui, Javier Gómez eta Iratxe Zubieta kazetariak izango ditugu, azken urteotako kirol kazetaritzaren bilakaera aztertzeko.

Ander Ortiz AKROS Centerreko entrenatzailearekin jarraituko dugu, entrenamendu pertsonala eta prestakuntza fisikoa hasieratik gaur arte nola aldatu den aztertzeko eta pandemiaren ondoren publikoaren artean izan duen harreraz hitz egiteko.

Rubén García-k (Club Atlético Osasuna taldeko jokalaria) eta Antonio Gómez-ek (Casablanca Stadium-eko zuzendaria) hitzaldiak itxiko dituzte kirol elektroniko edo e-sport-en gorakadaren gakoak emanez eta kirol profesionalarekin duten lotura aztertuz.

Kontsultatu AEDONAren 6. Kirol eta Osasun Jardunaldiaren egitarau osoa bere webgunean: https://www.aedona.es/eu/kirol-eta-osasun-jardunaldiak/6-jornada-de-deporte-y-salud-2022-eus/

 

2022ko Emakumezkoen AEDONA Sariak

Ekitaldia amaitzeko, 2022ko Emakumezkoen AEDONA Sariak banatuko ditugu. Sari hauek Nafarroako kiroleko emakumeak baloratu eta saritu nahi dituzte, sektore horretan duten inplikazioagatik, ahaleginagatik eta funtsezko eginkizunagatik.

  • Banakako kirol saria: Maitane Melero (distantzia luzeetako atleta)
  • Kirol babesaren saria: Floristería Garralda (Txantreako Emakumezkoen A Aretoko Futbol Taldearen babeslea)
  • Kirol Sari Teknikoa: María Garai (Iruñeko Tenis Klubeko Tenis Eskolako arduraduna eta Nafarroako Tenis Federazioko irakaskuntzako ordezkaria)
  • Talde kirol saria: UDC Errotxapeako Emakumezkoen Patinen Hockey Taldea

Lau sarituek, 2022ko azaroaren 10ean jasoko dituzte sariak, ekitaldia amaitzean.

Ekitaldia irekitzeko, INDko zuzendaria eta FMIFeko patronatuko kidea Miguel Pozueta Uribe jauna izango dugu, baita María Caballero Martínez, Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzu, Gizarte Ekintza eta Kirol Saileko zinegotzia, eta Juan Eseverri Abentin jauna, I. Oberenako lehendakaria eta AEDONAko lehendakariordea.

AEDONAren 6. Kirol eta Osasun Jardunaldiak Miguel Induráin Fundazioaren eta ‘La Caixa’ Gizarte Ekintzaren babesa du.