Bisitatu adsj-dke.com
Antso Azkarraren etorbidea z.g. – 31011 Iruña
Tel.: 948 172 255 E-posta: adsjdke@adsj-dke.com
Agrupación Deportiva San Juan kirol-kluba Donibane auzoan dago. 1962an sortu zen, eta 10.300 bazkide baino gehiago ditu gaur egun. 18 kirol-atal ditu. Hauek dira jarduera nabarmenenak: futbola, areto-futbola, patinajea, igeriketa, hegats-igeriketa, pilota eta tenisa (maila nazionaleko kategorian ere lehiatzen da).
Nahiz eta 1962an eratu, hiru urte geroago jarriko zen kirol-elkartearen egungo instalazioen lehen harria, eta hobetuz eta zabalduz joan da gaur egun arte.
Elkarteak 65.000 m2-ko lursaila du. Bertan, kirola egiteaz gain, bestelako jarduera ludiko eta aisiakoak ere egiten dira. Igerilekuak, erretegiak, gimnasioa, erakusketa-aretoa, pintura, musika, antzerkia, dantza, etab., horiek guztiak dira elkartean egin daitezkeen beste jarduera batzuk. Batez ere udan etortzen dira elkartera bazkideak, baina urte osoan zehar ere izaten dira jarduera ugari, anitz-anitzak.
Sorrera-urtea: 1962
Bazkide-kopurua: 10.341
Gutxi gorabeherako azalera: 65.000 m2
Instalazioak
- 5 kanpo-igerileku
- 4 squash-pista
- 2 igerileku estali
- Spinning-aretoa
- Hidromasaje-bainuontzia
- Kiroldegi estalia
- Saunak (gizonezkoa eta emakumezkoa)
- Belar artifizialeko futbol-zelaia
- Masaje-aretoa
- 7 padel-pista
- Gimnasioak (muskulazioa, kardioa eta tatamia)
- 2 pilotaleku estali
- Patinodromoa eta patinaje-zirkuitua
- Tenis-pistak (6 estali, 2 kanpoko)
Bestelako instalazioak
Kafetegia, taberna, sukalde orokorrak, ludoteka, xake-aretoa, bulegoa, ordenagailu-aretoa, atalak, erabilera anitzeko 2 areto (hitzaldiak, konferentziak, jarduerak, etab.), askaldegiak/erretegiak, berdeguneak, josketa-aretoa.
Kirol federatuak
Futbola, Tenisa, Abiadurako Patinajea, Pilota, Hegats Igeriketa, Squasha, Emakumezko Kirol Gimnastika.
Instalazioak
- 5 kanpo-igerileku
- 4 squash-pista
- 2 igerileku estali
- Spinning-aretoa
- Hidromasaje-bainuontzia
- Kiroldegi estalia
- Saunak (gizonezkoa eta emakumezkoa)
- Belar artifizialeko futbol-zelaia
- Masaje-aretoa
- 7 padel-pista
- Gimnasioak (muskulazioa, kardioa eta tatamia)
- 2 pilotaleku estali
- Patinodromoa eta patinaje-zirkuitua
- Tenis-pistak (6 estali, 2 kanpoko)
Bestelako instalazioak
Kafetegia, taberna, sukalde orokorrak, ludoteka, xake-aretoa, bulegoa, ordenagailu-aretoa, atalak, erabilera anitzeko 2 areto (hitzaldiak, konferentziak, jarduerak, etab.), askaldegiak/erretegiak, berdeguneak, josketa-aretoa.
Kirol federatuak
Futbola, Tenisa, Abiadurako Patinajea, Pilota, Hegats Igeriketa, Squasha, Emakumezko Kirol Gimnastika.