AEDONA Conecta AEDONAren ekimena da, eta prezio bereziak, promozioak edo eskaintza zehatzak jartzen ditu elkarteko kide diren klubetako bazkide guztien eskura Nafarroan atxikitako establezimenduetan.
Zehazki, AEDONA Conecta programak 20 establezimendutan baino gehiagotan (elikadura, osasuna eta estetika, enpresa-zerbitzuak eta -produktuak, dekorazioa, atsedena, ehun-gaiak, aisia) eskaintzen ditu abantailak.
AEDONA Conecta eskaintzak erabili nahi duzu?
Harpidetu AEDONA Conecta programan, bete ondoko formularioa zure datuekin, eta berrikuntzen eta atxikitako establezimendu berrien berri emango dizugu. Bilatu AEDONA Conecta logoa atxikitako establezimenduetan, erakutsi AEDONA klub bateko bazkide-txartela, eta baliatu abantailak.
AEDONA Conecta ekimenera atxikitako establezimendua izan nahi duzu?
Establezimenduren bat baduzu eta AEDONA klubetako bazkideei abantailak proposatu nahi badizkiezu, jarri gurekin harremanetan.





















