Bisitatu clubnatacionpamplona.com
Caparroso hondartza z.g., 31014, Iruña
Tel.: 948 22 37 06 E-posta: info@clubnatacionpamplona.com
Club Natación Pamplona klubak 30.000 metroko azalera du, Arga ibaiaren ertzean, Iruñean, Media Luna parkeko glazien azpian. Hirigunetik gertu dago, hiriko alde zaharretik metro gutxira baitago, baina, aldi berean, Argaren Ibai Parkearen natura-ingurune pribilegiatuan. Instalazioak ibaiaren bi ertzetan daude, eta pasabide batek lotzen ditu. Kokaleku berezi hori klubaren jatorriarekin lotuta dago, 1931ko abuztuaren 27an. Izan ere, iruindar batzuek Argaren uretan igeri egiteko zaletasuna zuten, ibaiaren tarte honetan, hain zuzen. Igerilari-talde horrek lursail txiki baten titulartasuna lortu zuen, eta beste batzuk erosi zituen hurrengo urteetan; horrela, handitu, eta egungo Club Natación Pamplona bilakatu zen.
Hainbat aldiz eraberritu dira klubeko instalazioak, eta garrantzitsuenak 2003-2004 eta 2016-2017 urteetan izan ziren. Horiei esker, instalazio moderno bilakatu da gaur egun, gure garaietako aisia- eta kirol-beharretarako prestatua, joan den mendeko elkarte hura. Hona hemen klubeko instalazioak: igerileku estalia (25 metro), irakaskuntzako igerileku estalia, hidromasajeko igerileku estalia, beste lau igerileku kanpoan (25 metro, jauziak, ludikoa eta haurrentzakoa), hiru tenis-pista, hiru padel-pista, kirol anitzeko bi pabiloi, pilotalekua, bi ontziraleku ibaian (piraguismoa egiteko) , erabilera anitzeko sei areto, ludoteka, muskulazio-aretoa, spa, areto soziala, liburutegia, jatetxea, erretegiak, askaldegia, bi sukalde eta ospakizunetarako bi areto.
Igeriketa izan zen klubaren jatorria, baina masa soziala handitu, eta beste kirol batzuk gehitu behar izan ziren. Gaur egun, 14 kirol-atal ditu: Igeriketa, Igeriketa Sinkronizatua, Piraguismoa, Zeharkaldiko Piraguismoa, Mendia, Triatloia, Judoa, Karatea, Tenisa, Mahai-tenisa, Padela, Gimnastika Erritmikoa, Botxak eta Areto-futbola. Gainera, klubak lehiakorrak ez diren beste kirol jarduera asko hartzen ditu, hala nola spinninga, pilatesa, aquagyma eta muskulazioa. Jarduera horiek guztiak elkartea osatzen duten 6.500 bazkideek zein haietan izena eman nahi duten iruindarrek egin ditzakete.
Kirolaren praktika ez ezik, jarduera sozial eta kulturalen programazio bizia du ezaugarri Club Natación Pamplona klubak. Ezagunenak, hain zuzen, 1950eko hamarkadatik antolatzen diren dantzaldi tradizionalak dira. Gaur egun, San Pedroko dantzaldia da jende gehien biltzen dutenetako bat, milaka lagunek parte hartzen baitute urtero San Fermin egunaren aurreko larunbatean. Baina, gainera, jaiak eta ekitaldi ludikoak antolatzen dira urte osoan zehar, hala nola Bazkidearen Udako Astea, gabonetako jarduerak, haurrentzako jardueren ziklo bat eta abar.
Sorrera-urtea: 1931
Bazkide-kopurua: 8.344
Gutxi gorabeherako azalera: 29.0000 m2
Instalazioak
- 3 kanpo-igerileku
- Igerileku estalia
- Ontziralekua
- Erabilera anitzeko 4 areto
- Erabilera anitzeko 4 areto
- Pilotalekua
- 3 tenis-pista
- Eremu termala eta erlaxaziokoa
- Kirol-jardueretarako 5 areto
- Muskulazio-aretoa
- 2 kirol-pabiloi
- 4 padel-pista
- Eskalada-murrua
Bestelako instalazioak
Berdegunea, ekitaldi- eta biltzar-aretoa, haurrentzako bi jolasgune, eraikin soziala, taberna, jatetxea, erretegiak eta gastronomia-eremua.
Kirol federatuak
Igeriketa eta Waterpoloa, Lehiaketako eta Uretako Piraguismoa, Mahai Tenisa, Gimnastika Erritmikoa, Padela, Triatloia, Judoa, Karatea, Mendia, Futbola, Saskibaloia, Botxak eta Pilota.
Instalazioak
- 3 kanpo-igerileku
- Igerileku estalia
- Ontziralekua
- Erabilera anitzeko 4 areto
- Erabilera anitzeko 4 areto
- Pilotalekua
- 3 tenis-pista
- Eremu termala eta erlaxaziokoa
- Kirol-jardueretarako 5 areto
- Muskulazio-aretoa
- 2 kirol-pabiloi
- 4 padel-pista
- Eskalada-murrua
Bestelako instalazioak
Berdegunea, ekitaldi- eta biltzar-aretoa, haurrentzako bi jolasgune, eraikin soziala, taberna, jatetxea, erretegiak eta gastronomia-eremua.
Kirol federatuak
Igeriketa eta Waterpoloa, Lehiaketako eta Uretako Piraguismoa, Mahai Tenisa, Gimnastika Erritmikoa, Padela, Triatloia, Judoa, Karatea, Mendia, Futbola, Saskibaloia, Botxak eta Pilota.