Club de Tenis Pamplona - AEDONA

Bisitatu club-tenis.com

Monjardin kalea z.g., 31006, Iruña
Tel.: 948 233 700 E-posta: info@club-tenis.com

Club Tenis Pamplona jolas-, kirol- eta gizarte-entitatea da.

Hirian duen kokapen bikaina, instalazioen etengabeko handitzea eta hobetzea eta jarduera berrien eskaintza etengabeak direla eta, familia guztiarentzako aisia-aukerarik onenetakoa da Club Tenis Pamplona.
Kluba 1918an sortu zen. Ehun urteko historian zehar, abangoardian egon da kluba bazkideentzako instalazio eta zerbitzuei dagokienez. Izan ere, sortu zenetik, klubaren printzipio gorenetako bat hazkundea izan da, bai espazioan eta egituretan, bai bazkideentzako zerbitzuetan. Izan ere, etengabe eskaintzen dira instalazio berriak eta aisialdirako proposamenak, edota daudenak hobetu.

Klubak 17.200 bazkide ditu gaur egun, bere kaudimena eta egonkortasuna bermatzen dituztenak. Hona hemen gure bazkideen profila: beren beharretara egokitutako kirol- eta gizarte-jarduerez baliatu ez ezik, beren aisiaz ahalik eta gehien gozatzeko prestazio guztiak dituzten konfiantza- eta adeitasun-giroan harremanak ere izan nahi dituzten pertsona eta familiak dira.

Hartara, erreferentziako entitatea da gaur egun kluba Nafarroan kirola praktikatu eta aisiaz gozatu nahi dutenentzat.

Klubak ondoko diziplinetako kirol-eskolak ditu: tenisa, padela, igeriketa, taekwondoa, gimnastika artistikoa, waterpoloa, pilota eta judoa. Eskola horietan, izena eman dutenen kirol-gaitasunak eta ezagutza teknikoak hobetzeko lan egiteaz gain, kirolaren bidez balioak ikasteko eta hezteko gunea izan daitezela ere saiatzen gara. Halaber, kirol-jardueren eskaintza zabala ere eskaintzen da, batez ere adinez nagusiak diren bazkideentzat.

Ikastarotan araututako kirol-praktikaz gain, instalazio guztiak erabili ahal dituzte bazkide guztiek, gimnasioa izan ezik, horietako bakoitzean indarrean dagoen araudia betetzen badute betiere.

Klubak jarduera sozial eta kulturalen programa zabala ere badu. Aldian behin, kontzertuak, haurrentzako ekitaldiak, familia-jarduerak, erakusketak eta beste hainbat jarduera egiten dira klubean.

Halaber, kirol- eta kultura-ekitaldi ugari antolatzen dira urtero, bazkideen aisia aktiboa sustatzeari begira. Hauek dira aipagarrienak: Kirolaren Eguna, Zapiaren Eguna, Bazkidearen Eguna edo gabonetako ospakizunak.
Club Tenis Pamplona klubaren kirol-balioak:

  • Konpromisoa
  • Tolerantzia eta errespetua
  • Ahalegina eta taldea
  • Noblezia eta joko garbia
  • Berdintasuna eta integrazioa
  • Osasuna

Sorrera-urtea: 1918
Bazkide-kopurua: 17.120
Gutxi gorabeherako azalera: 55.395 m2

Instalazioak

  • Eraikin soziala (areto orokorrak, ikasteko aretoa, irakurtzeko aretoa eta kartetan aritzeko aretoa)
  • 10 tenis-pista, horietako 7 buztinezkoak
  • 10 padel-pista, horietako 8 estaliak
  • Trinketa
  • Pilotalekuak: 30 m, 35 m eta txikia
  • Kanpoko 5 igerileku eta 2 igerileku estali
  • Kirol-jarduerak egiteko 7 areto
  • Taberna-jatetxea
  • Hidroterapia- eta termoterapia-gunea
  • Haur-parkea
  • Haur eta gazteentzako ludotekak
  • Gimnasioa (600 m2)
  • Lorategiak
  • Erabilera anitzeko pista
  • Entrenamendu pertsonalak egiteko aretoa
  • Mendiko aterpea (Formigal herrian)