ANAITASUNA-aedona

Bisitatu anaitasuna.com

López-Sanz doktorea k. 2, 31011, Iruña
Tel.: 948 254 900 E-posta: info@anaitasuna.com

Anaitasuna kultura-, kirol- eta jolas-jarduerak egiten dituen elkartea da, eta 8.500 pertsonak osatzen dute. Hirurogeita hamar urtetik gorako historia izanik, oso errotuta dago kluba Iruñeko bizitzan. Instalazio zabal eta osoak ditu, Donibane auzoan, duela berrogei urte baino gehiagotik, berritu eta handitu egin dituztenak azken urteotan Plan Zuzentzaile garrantzitsu baten eskutik.

Anaitasunak ekarpen handia egiten dio Iruñeko bizitza sozialari, kirol- eta kultura-jarduerak antolatzen baititu, horietako batzuk ibilbide luzekoak. Izan ere, Mendi Atalak –hori ere berrogeita hamar urtetik gorakoa– herritarren artean esanahi handia duten jarduerak egiten ditu, hala nola XXV. Ibilaldia Ezkabara (Iruñetik hurbil dagoen mendia, bertako biztanleentzako aisialdirako gune gisa aldarrikatu nahi dena), XXII. Pirinioetako Zeharkaldia, XXXIX. Mendiko Astea eta XXXVII. Mendiko Argazki Lehiaketa, natura maite duten horientzat. Edizio asko izan dira, beraz, programazioaren egokitasuna eta parte-hartzean arrakasta erakusten dutenak. Argazki Atalak, bestetik, San Saturnino Argazki Rally Kulturala antolatzen du (zilarrezko ezteiak betetzear dago ekitaldia).

Anaitasuna klub historikoa da eskubaloi nazionalean, eta, azken urteotan, bere tokia berreskuratu du goreneko mailan, Asobal Ligan. Taldea Asobal Ligara igo zen 2011-2012 denboraldian, eta, une honetan, kategorian finkatuta dago, eta lorpen handiagoak ere eskuratu ditu, hala nola Europa mailako lehiaketetan parte hartzea eta Errege Kopako zein Superkopako txapeldunordea izatea. Oinarrizko mailari dagokionez (lehentasunezko helburua klubarentzat), talde hauek ditu: Gizonezkoen Lehen Maila Nazionalekoa, Lehen Maila Nazionalekoa eta beste 20 talde, gizonezkoak zein emakumezkoak, benjamin, kimu, haur, kadete eta gazteen kategorietan

Halaber, Anaitasunak hamabost kirol-atal baino gehiago ditu gaur egun, eta horietako batzuek emaitza garrantzitsuak dituzte nazio-mailan, hala nola Gimnastika Erritmikoa (domina nazionalak Espainiako Talde Txapelketako azken hamar edizioetan, Nafarroako Gobernuaren 2005eko eta 2015eko sariak emakumezko talde onenari,…), Halterofilia (domina nazionalak eta Kirol Kontseilu Gorenak bekatutako kirolariak), Judoa, Igeriketa, Pilota, Tenisa, Padela, Squasha, Areto-futbola, Ziklismoa, Urpekaritza eta taldeak Boscos Futbol Trofeoan (zelaian zein pistan).

Kirol- eta kultura-ataletik kanpo, edo agian azken horren barruan, gure Peña Anaitasuna dago, gure festetako herri-giro handiaren parte, 50 urtetik gorako historia duena. Sanferminen muinaren ezagutza eta harekiko errespetua, alaitasuna, algara,… Iruñearen eta haren festen tradizioaren iragana, oraina eta geroa. Bazkideentzako eta haien txikientzako jarduerak antolatzen ditu festetan eta urteko gainerako egunetan San Frantzisko kaleko lokaletatik, gure hiriko Alde Zaharrean.

Azkenik, Anaitasuna pabiloia aipatu behar dugu, 1971ko ekainean inauguratua. Ordutik hona, Iruñeko instalazio enblematiko hori topaleku izan da gure hiriarentzat oso interesgarriak izan diren jardueretarako, ekitaldi politikoak, kirol-lehiaketak, musika-kontzertuak (Bob Dylan, Scorpions, Deep Purple, Joan Manuel Serrat, Joaquín Sabina, Barricada…) eta haurrentzako ekitaldiak egin baitira bertan, baita sanferminetako zirko bat ere. Gaur egun, Eskubaloiko Asobal Ligako Helvetia Anaitasuna eta Areto Futboleko Liga Nazionaleko CA Osasuna Magna taldeek jokatzen dituzte partidak han, maila gorenekoak.

Sorrera-urtea: 1971
Bazkide-kopurua: 8.330
Gutxi gorabeherako azalera: 30.002 m2

Instalazioak

  • Kanpoko igerileku olinpikoa
  • Kirol-pabiloia
  • 2 igerileku estali
  • Kirol anitzeko pista (kanpokoa, estalia)
  • Solariuma
  • Squasha
  • Fisioterapia
  • 2 tenis-pista
  • Halterofilia-aretoa
  • 2 padel-pista (estalia eta estali gabea)
  • Kirol-jarduerak egiteko aretoa
  • 2 pilotaleku eta pilotaleku txikia
  • Tatami 2000
  • Muskuluak eta bihotz-hodiak lantzeko aretoa

Bestelako instalazioak

Taberna-jatetxea

Kirol federatuak

Eskubaloia, Gimnasia, Halterofilia, Judoa, Igeriketa, Areto-futbola, Futbola, Mendia, Eskia, Tenisa, Padela, Squasha, Ziklismoa eta Urpekaritza

Instalazioak

  • Kanpoko igerileku olinpikoa
  • Kirol-pabiloia
  • 2 igerileku estali
  • Kirol anitzeko pista (kanpokoa, estalia)
  • Solariuma
  • Squasha
  • Fisioterapia
  • 2 tenis-pista
  • Halterofilia-aretoa
  • 2 padel-pista (estalia eta estali gabea)
  • Kirol-jarduerak egiteko aretoa
  • 2 pilotaleku eta pilotaleku txikia
  • Tatami 2000
  • Muskuluak eta bihotz-hodiak lantzeko aretoa

Bestelako instalazioak

Taberna-jatetxea

Kirol federatuak

Eskubaloia, Gimnasia, Halterofilia, Judoa, Igeriketa, Areto-futbola, Futbola, Mendia, Eskia, Tenisa, Padela, Squasha, Ziklismoa eta Urpekaritza