Bisitatu udcrochapea.com

Zendeen kalea z.g., 31014, Iruña
Tel.: 948 140 847 E-posta: administracion@udcrochapea.com

UDC ROCHAPEA elkartea Iruñeko Aurrezki Kutxaren ekimenari esker sortu zen. Izan ere, auzoko bi futbol-taldeekin (Gaztedi eta Gure Txokoa) nahiak batu, eta elkarte bat sortzeko ametsa errealitate egin zen, auzoko jendeak balia zezan. Jesus Moreno jaunak inauguratu zuen, 1971n, eta, hasiera batean, bi igerileku, eraikin soziala eta futbol-zelaia eraiki ziren; eta ondoko kirol hauek egiten ziren: judoa, futbola, saskibaloia, kirol-gimnastika eta beisbola.

1995. urtean, igerileku estalia eta tenis-pista egin genituen, Florencio Gonzalez jauna presidente zela.

Gure apustu ausartena 2008an izan zen, lurzoru gehiagoren jabe egin baikinen. Kiroldegi estalia, spa, squash- eta padel-pistak, gimnasioa eta kirol- eta jolas-jardueretarako aretoak egin genituen, baita ostatu sozial berria eta erretegiak ere.

Une honetan, kirol-atal hauek ditugu: Hockeya, Patinajea, Areto-futbola, Taekwondoa, Jiu Jitsua, Gimnastika Erritmikoa eta Xakea; eta hainbat kirol-jarduera ere egiten ditugu, hala nola kick boxinga, halterofilia eta helduentzako gimnastika.

45 urtetik gora dira Arrotxapeko paella-lehiaketa egiten dugula, abuztuko lehen igandean, eta gure jai arrakastatsu eta jendetsuenetako bat da. Ildo horretatik, esan behar dugu Valentziako Erkidegoko Sueca hiriko elkarte fallera batekin senidetuta egon ginela urte askoan.

Auzoari lotutako elkarte bat izatea, oso familiarra, horixe da gure ezaugarri nagusia, baita bazkideen arteko sintonia ona ere.

Zatoz gure instalazioak ezagutzera.

Sorrera-urtea: 1971
Bazkide-kopurua: 2.040
Gutxi gorabeherako azalera: 8.500 m2

Instalazioak

  • Kanpoko tenis-pista
  • Igerileku estalia
  • Gimnasioa
  • Jarduera-aretoa
  • Kiroldegia
  • 2 padel-pista
  • 3 squash-pista
  • Hiri-balnearioa:
  • Saunak (emakumezkoak eta gizonezkoak)
  • Terma erromatarra
  • Bainu turkiarra
  • 2 dutxa irlandar
  • Spa
  • Pedilubioa
  • Hidromasajeko igerilekua
  • Haur-parkea

Bestelako instalazioak

Areto soziala/Jatetxea, kanpoko taberna, erretegiak, berdeguneak, solariuma

Kirol federatuak

Hockeya, Gimnastika Erritmikoa, Areto-futbola, Saskibaloia, Xakea, Taekwondoa, Jiu Jitsua,Kick Boxinga, Boxeoa

Instalazioak

  • Kanpoko tenis-pista
  • Igerileku estalia
  • Gimnasioa
  • Jarduera-aretoa
  • Kiroldegia
  • 2 padel-pista
  • 3 squash-pista
  • Hiri-balnearioa:
  • Saunak (emakumezkoak eta gizonezkoak)
  • Terma erromatarra
  • Bainu turkiarra
  • 2 dutxa irlandar
  • Spa
  • Pedilubioa
  • Hidromasajeko igerilekua
  • Haur-parkea

Bestelako instalazioak

Areto soziala/Jatetxea, kanpoko taberna, erretegiak, berdeguneak, solariuma

Kirol federatuak

Hockeya, Gimnastika Erritmikoa, Areto-futbola, Saskibaloia, Xakea, Taekwondoa, Jiu Jitsua,Kick Boxinga, Boxeoa