AEDONA Udako Bonua
Uda oro, AEDONAk Udako Bonua kanpaina abian jartzen du. Promozio horri esker, elkarteko kideak bereak ez diren beste instalazio batzuetara joan daitezke, gure 11 entitateen bazkideen arteko harremanak sustatze aldera.
Izan ere, bazkideek senideak eta lagunak ekarri nahi ohi dituzte udan AEDONAko klubetako instalazioetara, nork berera, aisialdiaz gozatzeko, eta ekimenak hori ahalbidetzen du.
AEDONAren Udako Bonuari esker, gonbidatua bost aldiz sar daiteke zure klubera udako denboraldian 20€-an, ekainaren 15etik irailaren 15era.
Hauek dira AEDONA Udako Bonua erabiltzeko baldintzak:
- Bonuak zure jatorrizko klubean ematen dira, eta AEDONAko beste klub bateko bazkide den lagun edo senide bat prezio berezian gonbidatzeko dira.
- Bost sarbideek 20 € balio dute, eta bonua hartzean ordaintzen dira.
- Bonuak ekainaren 15etik irailaren 15era balio du.
- Gonbidatuak klubeko anfitrioiarekin egon behar du beti.
- Gonbidatuak bere jatorrizko klubeko txartela aurkeztuko du sartzean, eta izen-deiturak eta bere klubeko bazkide-zenbakia adieraziko ditu.
- Klubeko anfitrioia bazkide adinez nagusia izango da beti, nahiz eta gonbidatu txikiekin ere erabil daitekeen bonua. Anfitrioia izanen da adingabeen arduraduna klubean dauden bitartean.
- Klubean dauden bonuen kopurua baino eskari handiagoa badago, zozketa eginen da horiek esleitzeko.
- Gonbidatuek klubaren araudia bete beharko dute beti.
- Klubek Udako Bonuaren aforoa edo ordutegiak mugatzeko eskubidea izanen dute.
Eskatu AEDONA Udako Bonuari buruzko informazio gehiago zure klubean.
Kontsultatu zure klubean Udako Bonua erabiltzeko baldintzak.