AEDONA autobusa Behobia – Donostia lasterketarako – Aurre-inskripzioa

Urtero, AEDONA klubetako bazkideen eta Behobia – Donostia lasterketan parte hartzen duten pertsona guztien eskura egunean Iruñetik joan eta bueltatzen den autobusa jartzen dugu. 

Aurre-inskripzioa

Bete inprimaki hau zure datuekin aurre-inskripzioa egiteko eta mezu elektroniko bat jasoko duzu inskripzioa osatzeko ordainketa datuekin. Oroitu inskripzioa soilik baliogarria izango dela ordainketa egin eta gero.

 

    * Kanpainaren oinarriak onartzen ditut. Baimena ematen diot nire klubari nire datuak ekimenera atxikitako establezimenduei lagatzeko, kudea ditzaten eta abantailak balia ditzaten..
    * Baldintzak irakurri ditut eta onartzen ditut.
    AEDONAko informazio boletinera harpidetu nahi dut.

    captcha

     

    GARRANTZITSUA: inskripzioa banakakoa da inprimaki honen bidez. Pertsona bakar batek ordainketa bat baino gehiago egiten baditu, posta elektroniko baten bidez adierazi behar da, parte-hartzaile guztien plazak baieztatzeko. Izen-emateak azaroaren 7ra arte egongo dira zabalik. Azkenean ezin bazara joan, ezinbestekoa da 48 ordu lehenago abisatzea, izena emateko dirua berreskuratzeko eskubidea galduko da bestela.

    Autobuseko plazaren prezioa: 16€ pertsona bakoitzarentzako joan-etorri

    Bidaiaren antolaketa hurrengoa izango da:

    IRUÑEATIK ATERA
    – 7:00 h. Iruñeako eraikin inteligenteetan
    – 8:45 h. Irun (Behobiara) ailegatzean seinalatutako aparkalekuan utziko dizuegu (mapa ikusi)

    DONOSTIATIK BUELTATU
    – 15:30 h. Donostiako autobus geltokian hartuko dugu autobusa Iruñeara bueltatzeko(*)
    – 16:30 h. Iruñeako eraikin inteligenteetara ailegatuko gara

    * GARRANTZITSUA: autobusen irteeran puntualtasuna eskatzen dugu. Adeitasunezko 10 minutu emango zaizkie ordu zehatzera iritsi ezin direnei, baina 15:40ean autobusa Iruñera abiatuko da bertaratutako pertsonekin.

    Informazio gehiago: https://www.behobia-sansebastian.com/