Navarra Arenak berriro hartuko ditu Masters CaixaBank txapelketako azken faseak, pilota profesionaleko hitzordu nagusietako bat. Finalerdiak urriaren 2an, ostirala, jokatuko dira, eta final handia urriaren 4an, igandea.

Gainera, AEDONAko erabiltzaileek %20ko deskontua izango dute bi jardunaldietako sarrerak erostean, PELOTA2026 promozio-kodea erabilita. Deskontua pilotalekuko kokapen guztietan aplikatuko da, bai finalerdietarako bai finalerako.

2022tik hona, bosgarren urtez jarraian jokatuko dira txapelketako azken faseak Navarra Arenan.

Finalerdietarako sarreren prezioa 20 eta 35 euro artekoa izango da, aukeratutako kokapenaren arabera. Finalerako sarrerek, berriz, 20 eta 45 euro arteko prezioa izango dute. Bi jardunaldietara joan nahi dutenek abonua erosteko aukera ere izango dute.

Aurten, sarreren salmenta pilota-enpresen bidez egingo da zuzenean, entradasfronton.com webgunean.

Navarra Arenaren webgunetik ere sar daiteke sarreren salmentara:

Finalerdia – urriak 2
Semifinal Masters CaixaBank 2026 | Navarra Arena

Finala – urriak 4
Final Masters CaixaBank 2026 | Navarra Arena

AEDONAren deskontu-kodea: PELOTA2026
Deskontua: %20